Arakatu eta ibili munduan barna
Ezagutu esperientzia berriak munduko beste puntan nahiz etxe ondoan
Arakatu mundua
Birmoldatutako Arakatu fitxari esker, jateko tokiak eta egin ahal dituzun gauzak aurki ditzakezu zure inguruan edo bidaiatzen duzunean
Zuretzat bakarrik
Ikusi pil-pilean dauden eta berriak diren tokiei buruzko gomendioak, zure interesetan oinarrituta
Sortu zerrendak
Egin bisitatu nahi dituzun tokien zerrendak erraz asko, eta gehitu oharrak gordetako tokiei. Zerrenda horiek pribatu manten ditzakezu, edo lagunekin edo publikoki partekatu. Argitaratzaileek, Local Guides-eko kideek edo Google-k sortutako zerrendak ere araka ditzakezu.
Ezagutu esperientzia berriak munduko beste puntan nahiz etxe ondoan
Gauzatu planak interesatzen zaizkizun tokiekin harremanetan jarrita
Jarraitu gogokoei
Izan eskaintzen, berritasunen eta beste hainbat gauzaren berri, gogokoen dituzun enpresei jarraituta
Bertaratu baino lehen, erreserbatu
Egin erreserbak, lortu sarrerak edo erreserbatu hitzorduak ukitu pare batean
Lortu informazio gehiago
Lortu erantzunak bizkor
Bidali mezu bat enpresa bati Google Maps-etik bertatik informazioa eskatzeko
Gauzatu planak interesatzen zaizkizun tokiekin harremanetan jarrita
Ibili munduan barna
Une-uneko trafikoari buruzko informazio eguneratua
Aurkitu ibilbiderik onena gidatzen duzunean, auto-ilarei, istripuei, errepide-itxierei eta radar mugikorrei buruzko une-uneko informazioa lortuta. Era berean, zeuk ere eman dezakezu halako arazoen berri, beste gidariek ere jakin dezaten.
Esku libreko laguntza Google-ren Laguntzailea eginbideari esker
Google-ren Laguntzailea Google Maps-en integratuta dago orain; beraz, gidatzen duzun bitartean mezuak bidali, deiak egin, musika entzun eta esku libreko laguntza jasotzeko aukera duzu. Erabiltzen hasteko, esan "Ok Google".
Garraio publikoari buruzko une-uneko informazioa
Lortu autobus eta trenei buruzko informaziorik berriena, hala nola noiz irtengo diren edo autobusetan jende asko dagoen. Era berean, autobusa non dagoen ikus dezakezu mapan, geltokira azkarrago joan behar duzun jakin ahal izateko.
Arakatu toki berriak ziurtasun osoz
Ikusi norantz jo behar duzun Google Maps-en Live View-ri esker, errealitateko ikuspegiaren gainean agertuko diren gezi eta jarraibideen bidez. Akabo zalantzak eta bihurguneetan bide okerra hartzea.
Ibili munduan barna
Ikusi nola erabiltzen duen jendeak Google Maps inguruko tokiak arakatzeko, komunitateak mapan gehitzeko eta besteei laguntzeko
Zergatik osatzen dugu munduko mapa?
Mapak osatzea gizakion antzinako ekimen bat da, eta Google Maps-en lan egiten dugunontzako ohore bat da hala jarraitzea
Mountain View (Kalifornia)
Link to Youtube Video (visible only when JS is disabled)
Istorio gehiago
Google Maps-en bloga
Irakurri artikuluak, elkarrizketak eta beste Google Maps-eko berritasunak ezagutzeko